"World Press Photo 2024" erakusketa (Gasteiz)

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko urriaren 17(e)tik 2024(e)ko azaroaren 17(e)ra
  • "World Press Photo 2024" erakusketa (Gasteiz)

Udazkenero bezala, aurten ere World Press Photo erakusketaizango da ikusgai Gasteizen, munduko fotokazetaritza lehiaketa garrantzitsuena irabazi duten argazki ikusgarriekin.

Neurri handiko 60 paneletan, 24 herrialdetako hogeita hamar argazkilari inguruk ateratako 140 argazki egongo dira ikusgai Montehermoso Kulturuneko Ur-biltegian azaroaren 17ra arte. Argazkiak nazioarteko epaimahai independente batek aukeratu ditu 130 herrialdetako 3.800 kazetari grafikok ateratako 61.000 irudi baino gehiagoren artean.

WPPren edizio berri honek jasotzen dituen ikusizko istorioetako batzuk dira hauek: Tunisiako gazteen etorkizun gabezia, Ukrainako gerraren ondorio ekologikoak, Estatu Bautetako lehen errefuxiatu klimatikoak, Txinako itsasoan izandako liskarrak edo migrazioen alderdi ugariak.

Guzti horien artean, Reuters agentziako argazkilari gazatar batek, Mohammed Salemek, ateratako argazki tragikoa eta hunkigarria nabarmentzen da: World Press Photo 2024 lehiaketako urteko argazkia. Irudian, Inas Abu Maamar ateratzen da bost urte zituen eta hila jantziarekin azaltzen den Saly ilobaren gorpua besarkatuz. Iloba, familiako beste lau kiderekin batera, Israelek bere etxebizitzaren kontra bota zuen misilaren ondorioz hil zen 2023ko urriaren 17an, Gazako Jan Yunis udalerrian. 

Jarduera programa

Erakusketa horrekin batera, Montehermoso Kulturuneak Kaliforniar ametsa erakusketa eskainiko du. Erakusketa Ipar Amerikako argazkilari sarituak eta Wisconsineko Unibertsitateko irakasleak, Darcy Padillak, egindakoa da. Ipar Amerikako estatu aberatseneko kaleetan babesik gabe bizi diren etxerik gabeko milaka pertsonei buruz urte luzez egindako erreportaje zabala jasotzen du erakusketak.

Fotokazetaritzako ikusizko istorioen multzoa osatzen du oro har “Gogoetarako irudia” izena duen argazkiak. Formatu handiko argazki hori bertan ikus daitekeen mezu argia dela eta aukeratu dute, haur baten irribarrea azaltzen baita, inguruan duen suntsipenarekin kontrastea eginez. Argazki hori Palestinako beste erreportari batek atera zuen: Ali Hassan Jadallah-k.

EnfocAH: el fotoperiodismo en un mundo en conflicto eztabaidaren edizio berri batekin osatuko dira jarduerak. Azaroaren 6an, Gorka Lejarcegi (fotokazetaria), Sara Creta (kazetaria), Karlos Zurutuza (kazetaria) eta Aitor Zabalgogeazkoa (Mugarik Gabeko Medikuak) izango dira topaketan.

Erakusketara bisita gidatuak (urriaren 21etik aurrera)

  • Ikastetetxeak:

    • Bisitak, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 11:00etara egingo dira (euskaraz eta gaztelaniaz).

    • Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 20:00etara, 945 161830 telefonora deituz eman behar da izena.

    • Gehienez 25 pertsona.

    • Taldea, Montehermosoko klaustroan zain egongo da erakusketara gidarekin jaitsi arte.

  • Herritarrak:

    • Bisitak ostegunetik larunbatera, 18:00etatik 19:00etara eta igandetan 12:00etatik 13:00etara egingo dira (ostiraletan eta igandetan euskaraz / ostegunetan eta larunbatetan gaztelaniaz).

    • Ez da izenik eman behar.

    • Gehienez 25 pertsona.

    • Taldea eraikineko klaustroan osatuko da jendea iritsi ahala eta ordena errespetatuz erakusketara gidarekin jaitsi arte.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2024(e)ko urriaren 17(e)tik 2024(e)ko azaroaren 17(e)ra
  • OrdutegiaAstelehenetik igandera (jaiegunak barne): 11:00-14:00 eta 18:00-21:00
  • Lekua Montehermoso Kulturunea
    Fray Zacarías Martínez, 2
    Vitoria-Gasteiz
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Montehermoso Kulturunea

Non