Hilma af Klint (1862-1944) artista suediarra pintura erabat abstraktuak sortzen hasi zen 1906. urtean, eta ez zuten aurretik ikusitako ezeren antzik, ausartak, koloretsuak eta mundu fisikoan ezagutu daitezkeen erreferentzien loturarik gabeak baitziren. Urte batzuk igaro ziren beste batzuek beren artelanak eduki adierazgarritik askatzeko haren antzeko urratsak eman baino lehen. Af Klintek oso gutxitan erakutsi zituen beren pinturak jendaurrean, eta, mundua prest ez zegoela sinesten zuenez, bera hil eta handik 20 urtera bitarte ez erakusteko agindua eman zuen.
Hala ere, haren lana ia ikusezina izan zen 1986ra arte, eta azken hamarkadetan jaso dute merezitako arreta haren pintura eta paperezko obrek. Hilma af Klintek Guggenheim Bilbao Museoan eskainiko du sortzaile handi horren lorpen artistikoak sakon esperimentatzeko aukera. Hain zuzen ere, artistaren aurrerapen handieneko urteetan zentratuko da (1906-20), pintura ez-objektiboak eta irudimen handikoak ekoizten hasi zen garaian. Sortutako corpus bereziak modernitatea eta haren garapena berriz ebaluatzera gonbidatzen du.
Aretoak: bigarren solairua
Komisarioak: Tracey R. Bashkoff eta Lucia Agirre