'Gasteiz, euskararen hiria' ekimena

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko Urriak 19
  • 'Gasteiz, euskararen hiria' ekimena

  • 10:00 - 22:00
  • Andre Maria Zuriaren Plaza
  • Publiko guztiak
  • Euskara

'Gasteiz, euskararen hiria' ekimenak euskararen inguruko jai eta partaidetza topagunea eskainiko digu 12 orduz jarraian, hiriko hainbat kultura, aisialdi, euskara eta kirol elkarte eta gizarte eragileen eskutik. Aniztasuna, euskara eta jaia uztartu nahi ditu, "Plazak eta hitzak, kolore anitzak" lelopean.

Egunean zehar, hainbat jarduera izango dira, hala nola musika, jolasak eta ikuskizunak. Publiko guztientzat pentsatutako programazioa da: haurrak, gazteak eta familiak, bai euskaraz hitz egiten badute, bai ikasten ari badira.

Egitaraua

Jarduerak Andre Maria Zuriaren plazan izango dira 10:00etatik 22:00etara.

10:00-11: 00 Haurrentzako ikuskizuna TOR eta TX0BORRO magoekin.

11:00-12: 30 Kirola Jokoan, Badaiotz euskal kirol elkartearen eskutik (oharra: ekintza hau Plaza Barrian izango da).

11:00-12: 30 Umeentzako ekintzak Kimuak elkartearekin.

12:30-13: 00 Zumba Dantza gidatua, Judimendiko ZUmba Herrikoia taldetik.

13:00-14: 00 Bertso-saioa Arabako Bertsozale Elkartearekin.

14:00-15: 00 Kalejira, Gasteiz Kantuz taldearekin.

15:00-16: 00 Kalejira, Dirty Durum Brass Band musika taldearekin.

16:00-17: 00 Patata Minak antzerki ikuskizuna, Ane Gebararen eta Aitor Vinagreten eskutik.

17:00-18: 30 Joko lehiatua hiriko euskaltegien eskutik.

18:30-19: 30 Belarriprest bakarrizketa, Amaia Bonorekin.

19:30-20: 00 Gasteizko Euskalgintzaren Arnasa ekitaldia.

20:00-21: 15 Pasadena taldearen kontzertua.

21:15-22: 00 Annekdotas &lagunen open mic kontzertua.

Saltokiak plazan

Egun osoan zehar, postu gastronomikoak egongo dira plazan, taloak (Arabako Taloak), artisau-garagardoa (Garagart), sagardo arabarra (Kuartangoko Sagardoa) eta pintxoak (Hazia).

Sarbide mota

Sarrera doan

Informazio gehiago

Gasteiz, euskaldunago

Euskarak Gasteizen izan duen bilakaerari buruzko datuak oso adierazgarriak dira. Gasteizek 4 urtetik gorako 237.141 biztanle zituen 2021ean. Pertsona horien % 28,9 euskaldunak dira (2011n baino 7,4 puntu gehiago), % 16,3 euskaldun hartzaileak (euskara ulertzen dute, baina ez dute hitz egiten) eta % 54 erdaldunak (2011n baino 4,1 puntu gutxiago).

Lau biztanletik bateuskalduna da eta hizkuntzaren biziberritzearen bilakaera aipagarria da. Horregatik, ekimen honen helburua da ibilbide horri balioa ematea, hori ospatzea eta, etorkizunari begira, ahaleginak batzea eta prozesu hori indartzen jarraitzeko gogoa piztea. Horretarako, ekitaldia hiriko erakunde euskaltzaleekin eta euskalgintzan diharduten beste eragile sozial batzuekin elkarlanean antolatu da.

Euskarazko jardueren agenda

Gasteizko eta Arabako euskarazko beste jarduera batzuei buruzko informazioa nahi baduzu, Euskararen Agendan aurkituko duzu. Agenda hori Gasteizko Udalak Geu Elkartearekin eta Arabako Alea komunikabidearekin elkarlanean garatutako proiektua da.


Laburrean

Non