Ez da beste bat, akaso besta.
Es trabajar pero en modo fiesta.
Topaketa bat, una gran mezcla.
Partekatzeko zalantzak, kezkak..
Mil testimonios, una propuesta.
Desvergonzadas, cantan cantares,
bailan y crean, lotsarik gabe.
Dena ez da aldatu, ezta?
"2024ko urriaren 19an egingo ditugu Bizkaiko emakume sortzaileen topaketak. Hirugarren edizio honetan elkar ezagutzen, elkarrengandik ikasten eta elkarri eskua ematen jarraitu nahi dugu. Egun osorako egitaraua prest dago eta ziur erakargarria egingo zaizuela!
Edizio bakoitzak bere omendua ere badu, berebizikoa da-eta erreferente izandakoei eta izaten ari direnei hitza eta ekintzarako aukera ematea; 2022an Maurizia Aldeiturriaga omendu genuen, 2023an Eulalia Abaitua eta, 2024an, aurten, Kristina Mardaras izango da omenaldia jasoko duena. Askok bertsolari txapelketa batean parte hartu zuen lehen emakume gisa ezagutzen badute ere, ugari dira Kristinak bere ibilbide luzean egindakoak euskararen eta kulturaren transmisioan".
BEST III. EDIZIOA – 2024ko urriak 19, larunbata, Bilbo – Euskalduna Jauregia
Instalazio artistikoa egun osoan zehar.
GOIZEKO EGITARAUA: HITZA
10:00-10:30 Harrera berezia.
10:30-11:30 Mahaingurua: Txanponaren bi aldeak: kultura eta kudeaketa.
11:30-12:00 Atsedenaldia.
12:00-13:30 Mahaingurua: Txanpon baten truke?
13:30-14:00 Ariketa kolektiboa.
ARRATSALDEKO EGITARAUA: EKINTZA
14:00 – 17:00 Bazkaria.
18:00 – 19:30 OMENALDIA KRISTINA MARDARAS.
Zerbitzuak: Aldibereko itzulpena (hizlariek euskaraz zein gaztelaniaz hitz egingo dute), zaintza eta streaming.
* Goizeko solasaldiak emakumeei soilik daude zuzenduta. Arratsaldean Cristina Mardarasi egingo zaion omenaldia publiko orokorrarentzat irekita egongo da.