Getxo Eszena Kalean 2024 jaialdiaren barruan.
Gelditzen garenean, zerbait gertatzen da.
Gelditzen ez garenean, denbora pasatzen da.
Gaur, niMúk gelditzea erabaki du, gertatu behar duena gertatu arte itxarotea.
Etenaldi bat, inora eramango ez duen bidaia frenetikora itzuli aurretik.
Fitxa teknikoa:
niMú
Keinu antzerkia, zirkua eta dantza uztartzen dituen konpainia gaztea da. Euskal Herritik kanpo hainbat urte eman ondoren, Xandra Gutierrez bueltan da, klown, soka ahul eta objektuen manipulazio ikuskizun poetiko bat aurkezteko.