Bizitza Enfokatuz tailerra Txema Salvans-ekin:
Nire argazki-abenturen ezaugarri bereizgarria da haien iraupen luzea: ez dute epemugarik, eta ez dute helburu zehatzik bilatzen. Honako egitasmo hauek aurkeztea erabakitzen dudanean, bukaeran izango duten kalitatearen ardura osoa hartzen dut nire gain. Honako lan hauekin batera informazio-bilaketa bat burutzen dut, eta, horrek niri laguntzen dit, maiz, intuizio gisa sortu dena kontzeptualizatzen. Bidaia hau luzea da, eta nire helburua da bete-betean gozatzea. Esperientzia honek nolabait bizitzan zehar ikuspegi handiagoarekin ibiltzeko aukera ematen dit.
Tailerraren edukiak:
Tailer honetan nire sormen-prozesuak partekatuko ditut. Burutzen ditudan ekintzen atzean dagoen arrazoia ezagutzen dut, eta atsegin dut ezagutza hori azaltzea eta partekatzea. Tailerra nire proiektuen ibilbidea izango da, hurrenkera kronologikoan, eta ikusiko dugu nola zehaztu ditudan proiektu horiek estetikoki zein kontzeptualki, amaieran liburu formatuan gauzaturik aurkeztu ahal izateko. Prozesu horretan hartutako erabakiak banan-banan azalduko ditut: lan-subjektua aukeratzeko edo aurkitzeko prozesu intuitiboena, kamera mota bera eta kamera horrek emango dizkidan aukerak eta abar. Azken batean, benetako disekzioa izango da.

Norentzat:
Tailerra ez da argazkilarientzat soilik. Bere egunerokoan sormen prozesuak erabiltzen dituen edonorentzat diseinatuta dago, baita jakin-mina bizikide duen eta hura partekatu nahi duen ororentzat.
Data eta ordutegia:
Plaza kopurua: 15
Non: Arabako Argazkilaritza Elkartearen lokaletan (Pedro Asua kalea 2, 2. solairua)
* Doako aparkalekua badago.
Prezioa: 120 € Bazkideak – 180€ Ez bazkideak
Parte hartzeko baldintza: Igandeko azken bi orduak emango ditugu parte hartzaileen lanak ikusteko. Lanek editatuta etorri behar dute, eta, ahal dela, laneko kopietan inprimatuta (ez da kalitate handirik behar).