Hogei urte betetakoan, Palestinan bizi den Hiam Abbass-ek alde egingo du bere herritik, Europan aktore izateko ametsari segika, eta, beraz, atzean utziko ditu ama, amona eta zazpi ahizpak, Palestinako beste hainbat emakume bezala erresistentziaren eta erresilientziaren ikur izan direnak eta oraindik ere badirenak. Joan behar izan eta inoiz ere itzuli ez zirenak, eta geratu zirenak, bizitzari eusten eta bizirauteko estrategiak ehuntzen, zitalkeriaren erdian, askotariko zapalketa motak jasanez, eremu publikoan nahiz pribatuan, indarkeriaren continuum batean.
Gazako testigantzak izango dira, Mugarik Gabeko Medikuen eskutik.