La Encartada S.A-ko oihal ebakigailua 2024ko Bilduma azken aldi baterako erakusketaren azken protagonista izango da. La Encartada S.A XX. mende hasieran lortutako makina hau zaharberrituta dago eta mantentzako eraikinaren barruan, berezko lekuan kokatu da.
Artilezko oihalen akabera garbitze, ile ateratze, ebakitze, toleste eta konprimitze lanak hartzen ditu. Industria aroko mekanizazioak, ebakitzea prozesua, arinago eta eraginkorrago egiteak ekarri zuen. Prozedura manualak alde batera utziz.
Ez du egilearen identifikaziorik. Hala ere, Belgikakoa izan daiteke (Verviers ingurukoa) fabrika zaharraren sekzio horretako beste makina batzuk bertakoak baitira.
La Encartada S.A.ren oihal ebakigailuaren berreskuratze prozesua Joaquín Marco Sáenz de Ormijanak eta Mikel Terreros Fernándezek egin dute. Helburua makinak ekoizpen-historian izan duen osotasuna bereziki zaintzea eta pairatutako aldaketei ez eragitea izan da.
2024ko urriaren 24tik 2025ko urtarrilaren 28ra