2024ko Cultur-Izan programaren barne.
Hitzaldi performatiboa. Bertan, artistak tradizioa eta folklorea erabiltzearen inguruan duen bizi-, lanbide- eta arte-esperientzia transmitituko du, gizartearekin eta kultura garaikidearekin bat datorren errepertorioa eta eszenaratzea sortzeko abiapuntu gisa.
Rozalenek 2013an hasi zuen bere ibilbidea Con derecho a... diskoa argitaratuz, eta harrezkero, autore-abesti berriaren ahots nagusietako bat bihurtu da, baita oso artista ezaguna eta publikoak maite duena ere. 2024an bere seigarren estudioko albuma sinatu zuen, El Abrazo, emozio unibertsalak ospatzen dituen obra eklektikoa.