Indalecio Ojanguren XXXVII. argazki lehiaketa

Eibar 2024(e)ko urriaren 25(e)tik 2024(e)ko azaroaren 17(e)ra
  • Indalecio Ojanguren XXXVII. argazki lehiaketa
    "Naufragio" (J.A. Palacios)

Saritutako argazkien erakusketa eta edizio honetan parte hartu duten batzuen selekzio bat.

Estatuko autore onenek parte hartzen duten lehiaketa entzutetsu honek ospe handiko eta ibilbide profesional oparoko argazkilariak erakartzen ditu urtero.
Jaialdiak Indalecio Ojanguren (Eibar, 1887 – 1972) omentzen du, eta haren izena darama. Ojanguren, “fotógrafo águila “ ezizenez ezaguna, argazkilaritzaren eta mendizaletasunaren zale handia zen.
Argazki artxibo handia pilatu zuen (paisaiak, gailurrak, baserriak, armarriak, ermitak, elizak, udaletxeak, agintariak, herriko pertsonak, ohiturak eta abar), balio dokumental itzelezkoa, gaur egun Gipuzkoako Foru Aldundiarena dena.
Irabazleei ematen zaien garaikurra Fernando Beorlegui artistak diseinatutakoa da.

*Asteartetik igandera, 18:30etik 20:30era

Katalogoa

eibar.eus

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2024(e)ko urriaren 25(e)tik 2024(e)ko azaroaren 17(e)ra
  • OrdutegiaAstelehenetik ostiralera: 09:00-21:30. Larunbatetan: 10:00-13:30 eta 16:00-21:00. Igandeetan eta jaiegunetan: 10:00-13:00 eta 16:00-21:00
  • Lekua Portalea
    Bista Eder, 10
    Eibar
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Portalea

Non