"Ura bere bidean 2024" (urriak 25 eta 26)

Barakaldo 2024(e)ko urriaren 25(e)tik 2024(e)ko urriaren 26(e)ra
  • "Ura bere bidean 2024" (urriak 25 eta 26)
  • "Ura bere bidean 2024" (urriak 25 eta 26)

Ura Bere Bidean 2024 urriaren 25ean eta 26an egingo dute BECen.

Laugarren urtez, Ura Bere Bidean kontzertuak euskal musikarien kantuak eta herri kantuak musika sinfonikoarekin uztartuko ditu, bi egunez, urriaren 25 eta 26an, BEC Barakaldoko erakustazokako Bizkaia Arena pabilioian.

Artista hauek kantatuko dituzte Fernando Velazquezen egokitzapenak, getxoztar zuzendariaren beraren gidaritzapean: Süne, Olaia Inziarte, Janus Lester, Idoia, Bulego (Tom Lizarazu), Esti Markez, Zetak (Pello Reparaz), Olatz Salvador, Nøgen, Maren, Huntza (Josune Arakistain eta Uxue Amonarriz), Izaro, Eñaut Elorrieta, ETS En Tol Sarmiento (Iñigo Etxezarreta), Kalakan, Gatibu (Alex Sardui eta Haimar Arejita), Zea Mays (Aiora eta Piti), Mikel Urdangarin, Sorotan Bele, Mikel Markez eta Su Ta Gar (Aitor Gorosabel eta Xabi Bastida).

Aurtengo edizioan, gainera, Euskal Herritik kanpoko gonbidatuak izango dira, iaz Rozalen egon zen bezala: Celtas Cortos Valladolideko folk taldea, Reincidentes sevillarrak eta Jorge Drexler uruguaiar musikaria.

Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Koral Elkarteak lagunduko ditu musikariok zuzenean.

 

 

 

 

eitb.eus

Laburrean

Non