Murgiltze-komedia bat, publiko guztientzat, non hilketa misteriotsu bat argitu beharko duten.
Artatzako artxidukearen heriotza bitxiaren ondoren, fenomeno paranormalak ugari dira Artatzako Jauregian: agerpenak eta zarata beldurgarriak, kendu ondoren berriro agertzen diren orbanak, beren kabuz mugitzen diren objektuak… Artura Konandoila ikertzaile ospetsuak bere inguruan bildu du buruargi talde bat –ikusleak, alegia–, misterioa argitzen lagundu diezaioten.
Beharbada, artxidukearen heriotza ez zen hain naturala izan? Jauregian bizi diren pertsonak nahiko susmagarriak dira. Zergatik bihurtu dira hain lotsagabeak zerbitzariak? Eta familiaren gonbidatu txit argi horrek berak ere –Bilbora etorri zen ingelesak, alegia– jokabide bitxi samarra du…
Ustel-usaina dago artxidukearen jauregian!
Sarrerak urriaren 7an jarriko dira salgai 11:00etatik aurrera, 5 euroko kostua izango dute eta Kultur Leioan bertan edo Kultur Leioako udal webgunean eros daitezke.
IKUSLEA: +7 urte.
HIZKUNTZA: euskaraz eta gaztelaniaz