Asmo horretatik sortu zen bere izena, "Deserrite", gaur egungo musika-panoraman duen egoeraren analogiatzat hartzen baitute.
Bizitzako lehen urteetan, konposizio-prozesu luze baten ondoren, kontzertuak ematen hasi ziren hainbat herri eta aretotan, eta 2021eko abenduan "Gazte Talent" saria irabazi zuten, Arabako Foru Aldundiak Laboral Kutxarekin eta "Jimmy Jazz" aretoarekin lankidetzan emana.
2022ko irailean, Alberto Porresen "K estudioetan" sartu ziren, izen bereko lehen EPa grabatzeko. Gartxotek Bihotz Herdoilduak abestian parte hartu zuen, eta Fran Pérez (Itxura Estudioak) eta Peio Skalari (Estudio Bat!) izan ziren ekoizleak.
6 abestiz osatutako disko honetan, "Putzuaren Barrunbean" eta "Bihotz Herdoilduak" singleak nabarmentzen dira, dagoeneko 13.000 eta 8.500 erreprodukzio baitituzte Spotifyn, hurrenez hurren, "Deserrite" plataforma horretan 28.000 entzuketarekin kokatuz.