Donostiako 2024ko Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen barruan.
"Galder Gaztelu-Urrutiak azkenaldi honetan El hoyoren (2019) jarraipen bikaina ez ezik, fabula distopiko bezain utopiko hau ere zuzendu du, non behingoz aberatsak diren ordaintzen dutenak. Birus batek eraso egin die (hortzeriak distira egiten dielako antzematen zaie) eta haiengana doa herria. Beren fortunak gainetik kentzen saiatzen dira, baina oparituta ere ez ditu inork nahi. Noski, Basque Films-ek ekoiztua jakina, Aranzazu Callejaren musikarekin (gogoratu Mursegorekin izandako kolaborazioak) eta Jon Domínguezen fotografiarekin (Fe de etarras, 2017), lan honek eutsi egiten dio begirada sozialari, baina baita politikoari ere, inperioen egungo estrategiak salatzeko batez ere."
Fitxa teknikoa: