2024ko Arte Hartze Zikloaren egitarauaren barruan.
Kontzertu performatiboa.
Amorante
Diskoan, kanpaiak, malenkonia, festa, animaliak eta poesia ageri dira. Zahartzaroari edota zubi baten dantzan jartzeari kantatu diot. Harkaitz Canok, errekak tristuraren sendabide bihurtu ditu. Odei Barrosok zezenaren begietatik epaitzen gaitu. Bilintxek pobrearen suertiarekin, gizartea hainbeste aldatu ez dela erakusten du. Beste hitzotan, agure bat kanpai eske, habanera bat, iraultzaren nostalgia edota jai ostean topatutako poemak agertzen dira...