23 urte igaro dira Jon Plazaola lehen aldiz agertoki batera igo zenetik ‘stand up’ egiteko. Orain, bueltan da eta ‘Tu-Tum Platz’ antzezlana dakarkigu. Lanaren izena erreferentzia egiten dio norbaitek txiste txar bat kontatzen duenean erabiltzen den onomatopeiari. Hain zuzen ere, Plazaolak egunerokotasunaren eta deserosotasunaren arteko puntu hori bilatu nahi du. Ordubete gozatzeko, barre egiteko eta deskubritzeko ea egia den 23 urte geroago, berak dioen bezala, kanaiagoa bihurtu dela.