Donostia Kulturak, Tolosako Ekinbide Etxearekin elkarlanean, Abesbatzen Astea 2024 antolatu du beste urte batez, Tolosako Abesbatzen Lehiaketa ospatzen den bitartean. Aurten ere, Donostian bost emanaldi eskainiko dira, doan, urriaren 29tik azaroaren 2ra, Altzan, Loiolan, Grosen, Ibaetan eta Amaran, donostiarren artean musika korala sustatzeko helburuarekin.
Parte hartuko duten talde koralen aniztasuna eta aberastasuna dira Abesbatzen Aste honen ezaugarriak. Aurten bost talde bokalek parte hartuko dute kontzertuetan eta euren programetan musika erlijiosoa zein herri-musika eskainiko dute. Bost taldeok Filipinak, Thailandia, Belgika, Danimarka eta Letoniatik datoz.
Auzoetan dauden elizetan izango dira kontzertu hauek, auzo horietan kokatzen diren kultur etxeetatik kanpo. Horrela, gune zabalago hauetan musika koral zale gehiago elkartzeko eta eskaintza bera ere hedatzeko aukera ezin hobea izango da.
Honako hau da 2024ko Abesbatzen astearen programazioa: