Esti antzerkiko aktore eskarmentuduna da, une profesional txarrean. Espetxean tailer bat emateko aukera izango du, bost emakumerentzat.
Bildutako diru guztia Retina Bizkaia Begisare elkartearentzat izango da. Erretinako distrofia hereditarioetan aditua da elkarte hori, eta gaixotasun arraro horiek dituzten pertsonen eta haien familien bizi kalitatea hobetzea du helburu, baita beste patologia ohikoago batzuek eragindako ikusmen eskaseko pertsonen bizi kalitatea hobetzen laguntzea ere.