Donostiako 2024ko Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen barruan.
Beldurrezko zinema Irlandar ona. Oso ona. Etxe bakartu batekin Ezerezaren erdian. Gertu, ospitale psikiatriko bat besterik ez, zaindari maltzurrekin. Pazienteetako batek alta jasotzen du. Emakume bat hil egingo da. Baina itxaron, hori ez da istorio osoa. Izan ere, herrian, neska itsu batek gauza madarikatuez betetako “mirarien kabinete” bat du. Ikusi egiten du. “Konektatuta gaude”, dio. Panpina bat dago. Deabruzko panpina gehienak txikiak dira tamainaz; honek, egurrezkoak, garrasi batengatik ahoa hautsita duenak, gizon baten tamaina du. Paziente begibakar bat ospitaletik irteten da. Zaindari bat xakean ari da psikiatrarekin. Emakume bat hil egiten da, itsu batek ikusi egiten du. Baina hori ez da historia osoa.
Fitxa teknikoa: