"PRESUNTO" (ESTREINALDIA)

Bilbao 2024(e)ko Urriak 30
  • "PRESUNTO" (ESTREINALDIA)

Xake-taula bat. Partida bat jokatzen duzunean, borroka egiten duzu aurkariarekin. Alde bakoitzak pieza batzuk ditu: zortzi peoi, bi alfil, bi zaldi, bi dorre, erregina bat eta errege bat. Zuriak beltzen aurka. Beltzak zurien aurka… eta balizko gris guztien aurka.

Zein da gure benetako izaera? Gizakiak, izaki soziala den aldetik, bizikidetzarako mugak ezarri nahi ditu. Egun batean, muga hori gainditu egiten da, eta alabari zerbait gertatzen zaio.

Une horretan hain justu, ikusle izatetik gertakari baten protagonista izatera igarotzen zarenean, lausotu egiten da izate arrazionalaren eta animalia-izatearen arteko muga. Zuriak zuri izateari eta beltzak beltz izateari uzten diotenean, egiteko gai ez ginela uste genuen hori egiten dugu: gure barru-barruan gordeta dagoen bortizkeria hori esnatu. Iluntasuna zugan ere bizi delako.

Egilea: Idoia Merodio.
Zuzendaritza: Olatz Beobide.
Antzezleak: Aitor Borobia, Alfonso Díez eta Idoia Merodio.
Eszenografia: Gorka Mínguez.
Argiztapena: Arantza Heredia.
Jantziak: Zapatitos de Charol.
Produkzioa: TALITA tiene un plan.
Banaketa: Teresa Sala.

Lankidetza: Arriaga Antzokia
ESTREINALDIA Arriaga Antzokian


Lankidetza: Arriaga Antzokia
ESTREINALDIA Arriaga Antzokian


Laburrean

Non