Zuzendaritza: Milda Švelniene
2009an sortu zen Bel Canto Choir Vilnius taldea eta Lituaniako abesbatza misto ez profesionalen artean onena da. Abesbatza hau 50 kidek baina gehiagok osatzen dute eta euren helburua da kalitateko aisialdia izatea, bizitzako jarduerarik atseginenetakoaz gozatuz: kantuaz. Gainera estilo ezberdinetako musika abesten dute, kalitate handiko proiektu musikalak aurkezten dituzte eta Lituaniako zein atzerriko lehiaketa eta jaialdi ezberdinetan parte hartzen dute.
Lau urteko ibilbidearen ostean, pentsaezina zena lortu zuen: 2013ko abenduaren 1ean, Lituaniako abesbatzen lehiaketa irabazi zuen eta 2018an berriro irabazi zuen, hurrengo lau urteetako abesbatzarik onena bilakatuz. 2014ko uztailean Bel Canto Choir Vilnius munduko abesbatza onenen klubera batu zen, Rigan ospatu zen World Choir Games lehiaketan 90,63 puntu lortu zituen eta ondorioz urrezko domina irabazi zuen. 2023an berriro lortu zuten lehen saria, 96.3 puntu lortuta, orain arte lortutako puntuaziorik altuena.
Anbizio handiko eta berrikuntzen aldeko abesbatza da, Youtube kanala izan duen lehenengo talde lituaniarra da eta gainera, iTunes, Spotify eta Amazonen ere ezarri dituzte beren lanak.