Danimarkako abesbatza onenetariko bat da, eta jarduera maila handia du. Errepertorio zabala eskaintzen du eta a capella abesbatza-musika klasikoaren txoko guztietara heltzen da. Abesbatza hau ezaguna da daniar abesbatza-poesiaren berrikuntzari egindako ekarpenagatik eta eskandinaviar konposatzaile modernoen interpretazioengatik.
Konposatzaile daniarren musika grabatzen du, poeta daniarren testuekin. Aldizka, oratorioko lan handiak ere interpretatzen ditu. Gainera, Cameratak kontzertuak ematen ditu Kopenhageko Filarmonikarekin, Danimarkako Errege Operarekin eta Daniar Irratiarekin.
Mundu guztian barrena egin dituzte emanaldiak; Hego Amerika, Australia, Japonia eta Estatu Batuak dira beren bira eta lehiaketetarako hautatu dituzten tokietako batzuk. Mundura atera eta tradizio daniar eta eskandinaviarrak eskaintzen duena erakustea izan da beti abesbatza honen desioetako bat; horretaz gain, beste tradizio batzuetatik inspiratzea eta ikastea ere, alderdi gizatiarrari nahiz musikalari dagokionez.