Jazz Uhinak Hirian Barrena 2024-2025: FRED HERSCH

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko Urriak 31
  • Jazz Uhinak Hirian Barrena 2024-2025: FRED HERSCH

2024-2025eko Jazz Uhinak Hirian Barrena jaialdiaren barne.

Fred Hersch: jazz garaikidearen ikonoa

Fred Hersch funtsezko figura da jazzean. Piano-jotzaile, konpositore eta berritzaile gisa hiru hamarkada baino gehiagotan izan duen eraginagatik da ezaguna. Besteak beste Vanity Fair eta The New Yorker hedabideek goraipatua, 15 aldiz izendatu dute Grammy sarietarako, eta sari garrantzitsuak jaso ditu, hala nola Doris Duke artistarena 2016an, eta Urteko Jazz Pianistarena 2016an eta 2018an.

Berrogeita hamar album baino gehiago ditu, eta jazzaren mugak zabaltzeko duen gaitasunagatik goraipatu dute Hersch. Hirukotea osatu du John Hébertekin eta Eric McPhersonekin batera, eta DownBeat Kritikoen Inkestan Jazz Talde Onenaren saria jaso zuten 2019an. Interprete lana egiteaz gain, Hersch konpositore oparoa da. WDR Big Bandekin lan egin du, eta Breath By Breath proiektua abiarazi zuen 2022an.

Hersch izan zen homosexuala eta seropositiboa zela agertu zuen lehenengo jazz musikarietako bat. Bere historia partekatu du Good Things Happen Slowly memorietan (2017), eta ongintzazko kontzertuen bidez HIESaren aurkako borrokarako dirua bildu du. Jazzean eragin sakona izan du, bai interprete gisa, bai hezitzaile gisa.

Aurki, Jazz Uhinak programaren eskutik helduko da Gasteiza, Silent, Listening diskoa (2024ko udaberria) aurkezteko. Lan horrek zazpi konposizio original eta zenbait estandar klasiko biltzen ditu, hala nola Billy Strayhornen Star-Crossed Lovers eta Sigmund Rombergen Softly, As In A Morning Sunrise, Herschen ibilbidea definitzen duen sentsibilitatearekin interpretatuak.


Laburrean

Non