Zuzendaria: Avip Priatna
40 neska.
Abesbatza honen egoitza Jakarta da eta haur gehienak Resonanz Music Studio musika eskolako ikasleak dira. Avip Priatna maisu indonesiarrak zuzentzen du zentro hau eta Avip-ek berak 2007an sortu zuen TRCC eta ordutik beraien mentorea da. Devi Franciscaren zuzendaritzapean, abesbatza hau irabazle izan da nazioarteko lehiaketa desberdinetan. 2012an, Baliko Abesbatza Lehiaketa irabazi zuen. Hurrengo urtean, Hong Kongeko Haur eta Gazte Abesbatzen Lehiaketan parte hartu zuen eta bertan sei sari irabazi zituen: haur eta folklore kategorietako lehen sariak eta “Mundu Abesbatza” izendapena, besteak beste.
2014ko abuztuan, Hungarian dagoen Nyíregyházako X. Cantemus Nazioarteko Abesbatza Jaialdian beste sei sari jaso zituen, horien artean Zoltán Kodályren lan baten interpretazio onenarena eta Sari Nagusia. 2015eko uztailean, TRCC Estatu Batuetara joan zen eta lau sari irabazi zituen San Frantziskoko Golden Gate Nazioarteko Abesbatza Jaialdian. 2017an, Tolosako Abesbatza Lehiaketan, Haur Abesbatzen kategoriako lehen saria eta Lehiaketako Sari Nagusia lortu zituen. Horrela, 2018an Mariborren (Eslovenia) egin zen Abesbatza Kantuaren Europar Sari Nagusian parte hartzeko izendapena lortu zuen. Bertako saria ere irabazi zuen, Europa mailan izan daitekeen sari handiena.