Donostiako 2024ko Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen barruan.
Halloween Gaua
Beezel (2023). AEB. 80 min
1966ko maiatzaren 22an, haur batek sukaldeko armairuko ateak irekitzen ditu, jolasean, eta hondoa irekita dagoela eta behean norbait dagoela ikusten du. Edo zerbait. Irudi ilun batek jateko eskatzen dio. Umeak sagar bat eramaten dio. Kreaturak bere infernurantz eramaten du arrastaka… Film baten hitzaurrea da, non sei hamarkada iskanbilatsutan zehar, Ingalaterra Berriko etxe madarikatu bateko hiru apopilok bizileku ilun batekin topo egiten duten beren pisuen azpian ezkutatuta: betiereko sorgin bat, bizidunen arimen egarri ezin asearekin. Hamar labur eta lau luze eginak dituen eta LAn bizi den bostondar batek zuzendua, generoaren arau bat ere zulatu edo lehertu gabe.
Fitxa teknikoa:
Operation Undead (2024). Thailandia. 110 min
Sitgesen Midnight X-Treme sailean programatu zuten, eta ez da gutxi. Blanca Suburreko nigromanteek idatzitako sinopsiak honela zioen: “1941ean, Bigarren Mundu Gerran, Japoniako Armada Chumpron probintzia hartzen saiatzen da Thailandian. Horretarako, arma biologiko bat dute, aurreikusi ezin diren ondorioekin. Sarjentu hasiberri batek eta haren anaiak aurre egin beharko diete ez bakarrik soldadu japoniarrei, baita mehatxu askoz ere ikaragarriago bati ere. Zonbiak eta tiroketak beldurrezko zinema thailandiarraren erakusketa basati batean”. Ronin Team ospetsuko kidea da zuzendaria, errealizadoreak, gidoilariak eta gehiago biltzen dituena. Dozena bat film eta serie izango ditu dagoeneko.
Fitxa teknikoa: