Donostiako 2024ko Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen barruan.
AURRESTREINALDIA + MOZORRO LEHIAKETA
Wreck telesail britainiarraren euskarazko aurrestreinaldia. Lehen denboraldiko aurreneko bi kapituluak proiektatuko dira.
Jamie Walsh, hemeretzi urtekoa, Sacramentum ontziko tripulazioan infiltratu da bere arrebari benetan zer gertatu zitzaion ikertzeko; bertan egiten zuen lan, eta hiru hilabete dira desagertu zenetik. Diru gutxiren truke gehiegi lan egiten duen tripulazio batentzat, gerta daiteke festa eta gehiegikerien odisea bihurtzea bizitza… eta ez dira jabetzen ontzian gertatzen diren hilketa odoltsuez. Hala, detektibe bihurtu eta zorigaiztoko egia aurkitzera behartuta ikusten da Jamie.