24 Ordu Digitalean 2024: Arriolako Film Laburren Lehiaketa

Elorrio 2024(e)ko azaroaren 1(e)tik 2024(e)ko azaroaren 2(e)ra
  • 24 Ordu Digitalean 2024: Arriolako Film Laburren Lehiaketa

24 Ordu Digitalean film laburren erakusketa – lehiaketa da. Bertan, lanak 24 ordutan sortu behar dira: oinarri zehatz batzuetatik abiatutako istorioa asmatu, grabatu, editatu eta esportatu.

Jaialdiaren helburua multimedia munduaren zaleentzat parte-hartze formula berria irekitzea da, lan-taldeak sortuz eta teknologia berriak erabiliz. Sormenak, originaltasunak, ideia trebetasunak eta istorioen osaketak emaitza liluragarria eskaintzen dute beti.

Lehiaketaren oinarriek diote film laburretan esaldi, objektu eta gai zehatz bat agertu behar direla, hain zuzen, aurretik antolatzaileek proposatuko dituztenak. Informazio hau guztia lehiaketa hasten den momentuan bertan emango zaie parte-hartzaileei.

Eskatutako denboran lana burutzeko, talde bakoitzak bere burua nahierara antolatu beharko du produktua bukatu eta entregatzeko beharrezkoak diren eginbehar artistiko zein tekniko guztiak estaltzeko.

Taldeak Euskal Herri osotik datoz, batez ere Durangaldetik, batzuk lehenago egonak dira eta beste batzuentzat lehiaketa batean parte-hartzen duten lehen aldia izan ohi da. Era batera edo bestera, ongi pasatzeko aukera paregabea!

24OD BASEAK

Azaroaren 1ean arratsaldeko 5etan antolatzaileek gaia proposatuko dute Arriola Antzokian, eta 24 ordu ostean filmak Arriola Antzokian aurkeztu beharko dira.

Filmak formato digitalean aurkeztu beharko dira,.avi, konpresio gabe edo .mov,( H264 o MP4), konpresio gabe 16:9 formatoan ,4:3 formatoan aurkezten bada banda beltza gehitu beharko zaio. Emizio formatoa 16:9 izango da.

Laburmetraien emanaldiak Azaroaren 2an 20:00ean izango dira. Emanaldia amaitu eta sari banaketa egingo da.

Sariak:

Sari nagusia……700€
Finalista……….. 500€
Finalista……….. 500€

Izena emateko eta informazio gehiago
<ahref="mailto:24ordu@arriolaka.com"target="_blank">24ordu@arriolaka.com

arriolaka.eus

Laburrean

Non