¿Argazki atzera-begirakoa
S¿estaoko Turismo Bulegoak Altos Hornos de Vizcaya fabrikaren iragan industrialari lotutako ehun argazki baino gehiago jartzen ditu ikusgai. Erakusketa Edex Fundazioak gaur egun kudeatzen duen Altos Hornos de Vizcayako Pentsiodunen eta Erretiratuen Elkartearen fondo dokumentaletik datozen 71 argazki fisikoz eta Bizkaiko Foru Artxibotik datozen 140 argazki digitalez osatuta dago.
Altos Hornos de Vizcayak XX. mendearen zati handi batean ¿Euskal Herrian eta Espainian egon zen siderometalurgia-enpresarik handiena izan zen. 1902an sortu zen, hiru fabrika handik bat egin zutenean (La Iberia, La Vizcaya eta Altos Hornos de Bilbao), eta Ezkerraldeak bizi izan zuen industrializazioaren fenomenoaren estandarteetako bat da. Gaur egun, bizirik dirau haren jarduerak utzitako aztarnetan. Erakusketa hau memoria horren parte da.
Informazio gehiago: Sestaoko Turismo Bulegoa
Posta elektronikoa: visit@sestao.eus
Helbidea: Rivas, 70, 48910, Sestao