Iván Ferreirok TRINCHERA POP album berria aurkeztuko du zuzenean: “En el alambre”, “La humanidad y la tierra”, “En las trincheras de la cultura pop”, “Miss Saigon”… eta bere abestirik enblematikoenak ere.
Oholtzan bere ohiko taldearekin egongo da: Pablo Novoa teklatuan, Ricky Falkner baxuan, Xabier Molero baterian, eta Emilio Saiz eta Amaro Ferreirorekin gitarretan.