Oraingoan bai! Euskaldunen benetako jatorria, kultura eta hizkuntza ezagutzeko garaia da. Gure historian barna bidaitzeko aukera originala, umorezko bakarrizketaren bidez kontatua, "Nire aitaren kobazuloa defendatuko dut lehen euskal pintadetatik" lelotik "Euskalduna naiz eta furgona daukat"-eraino.
Ez da bakarrizketa hutsa, ez eta antzezlan edo, musikal soila ere. 'Txiki'-ren azken super-hiper-animaliko ikuskizun ahaztezina da. Egin irribarre ahal den guztietan!
Egilea eta aktorea: Ion Martinez Esnaola 'Txiki'
Jon Plazaola bere sorlekura, bere sehaskara itzuli da Tu-Tum, Platz! umorezko ikuskizun berriarekin.
Taula gainean bere lehen agerraldia egin zuenetik 23 urte pasa diren honetan, berriz ere “stand up” formatuko bakarrizketari heldu dio; hori bai, 23 urte zaharrago, 23 urte jakintsuago eta 23 urte kabroiago.
Ordubete izango dugu jakiteko ardo ona bezala urteen poderioz hobera egin duen ala ardo txarra bezala ozpindu egin den.
Testuaren egilea: JON PLAZAOLA
Zuzendaritza: XABIER AGIRRE
Iraupena: 70 minutu
Antzezlea: JON PLAZAOLA
Sarrera: 10€ esku dirutan. Arkaitza tabernan (irailaren 26tik aurrera) eta Niessengo harreran (egunean bertan 18:00etan).
Antolatzailea: Zintzilik Irratia.
Etekinak Arrosa Irrati Sareari bideratuko zaizkio.