Erakusketa horrek Eduardo Torrojaren irudia, bere diseinuen filosofia eta hormigoi armatuz proiektatutako eta gaur egun ere mirespena eragiten duten bere lan enblematikoenak hurbiltzen ditu.
Ingeniariak dekorazioa alde batera utzi zuen estiloa garatu zuen, itxuraz sinpleak ziren baina egiturazko soluzio konplexu, original eta liluragarriak estaltzen dituzten obra garbiak sortzeko:teknikaren eta materiaren menderatzea eta geometriaren ezagutza handia.
Ingeniariaren bi obra Añorgan egotea benetako oparia da donostiarrentzat, eta horregatik, erakusketak Añorgan dituen bi obretan sakontzen du: pilotalekuan eta bolatokian. Eskala errealean 3Dn erreproduzitutako bi maketek aukera ematen digute Torrojak eraikuntza horiei eman zizkien egiturazko soluzioak ikusteko, ingeniari horren bereizgarri: hormigoi armatuzko estalki ondulatu liluragarriak.
HITZALDI ZIKLOAK: Erakusketaren esparruan, Euskadiko Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoak antolatutako hitzaldi zikloa hartuko du Museum Cemento Rezolak.