2024ko Ipuruan jaialdiaren barruan.
Giza zarata da abeslariaren ibilbide luzeko zazpigarren lana. Euskal musikaren panoramako ahots pertsonaletakoa, 1996. urtean bere izena zeraman Anari diskoa kaleratu zuenetik. Geroztik, Habiak, Zebra, Irla Izan, Zure aurrekari penalak, Epilogo bat, Coupages#4 eta Orain entzungo duzun hau diskoak grabatu ditu.
Hogei urteko ibilbidean musikari anitzekin kolaboratu badu ere, ondoan izan ditu hasieratik, besteak beste, Mikel Txopeitia, Xabier Olazabal edo Karlos Osinaga. Bere ahots hautsi eta leunarekin batera, Anari den soinu pertsonala sortu dutenak.