Parranda Los Paperos kultur elkartea 1991n sortu zen Kanaria Handiko Valleseco udalerrian, "Manolín Falcón" izenez ere ezaguna den Manuel Falcón Rosarioren eskutik. Parranda honek ahots-talde ertaina du, Kanarietako eta Latinoamerikako folklore-estiloen berezko instrumentazioa, eta 25 kide inguru.
Alaitasuna Errondaila izango dugu kontzertu honen sustatzaile. Errondailaren sorreraren 60. Urtea ospatzen ari diren honetan, urrutiko lagun zaharrak izango ditugu gure artean.