Etxean lasai afaltzen duen familia batek Delitu Informatikoen Unitatearen sarekada bat jasaten du, familiako kideren batek porno sare bat erabiltzen duela susmatzen delako. Hasiera batean, denek dirudite egozten zaizkien delituen errudun, baina ikuslea pixkanaka ohartzen joango da akusazioen oinarri diren artxiboak ez direla diruditena. Ikusleak pertsonaien errugabetasuna deskubritzen duen aldi berean, familiako kideek elkar susmatzen dute, baita beren burua ere, komisarioaren galdeketari men egiten dioten bitartean.