?Trapagarango Udaleko Kultura eta Kirol Sailak, “Ronda” Abeltzain Elkartearekin batera, nekazal, abeltzain eta artisau azoka antolatuko du datorren azaroaren 3rako.
Beste urte batez, Valle de Trápaga-Trapagarango Udalak eta La Ronda abeltzain elkarteak denoi begirako jarduera-programa prestatu dute, nekazaritzako produktuen 46 etxola izango dituena. Azoka gunearen ertzean, auzoko aparkaleku nagusian, ganadua erakusteko tokiak jarriko dira, hantxe egongo direlarik zaldiak, ardiak, ahatea, behiak, etab. Postu eta erakusketa horiekin batera, artisauen produktuak aurkituko dira txosna-gunearen ondoan.
Ronda Elkarteko Erlantz eta Iratxek hitz batzuk helarazi dizkigute bere izenean eta elkarteko kide guztien izenean. "Hitz hauekin eskerrak eman nahi dizkiegu urtez urte ekitaldi hau posible egiten dutenei eta 23. ediziora iritsi diren pertsona guztiei. Eskerrik asko guztioi; laguntzaile, babesle eta azoka honetan parte hartu duzuenoi." Gaineratu dutenez, "hemendik gutxira ikusiko dugu elkar, oso sendotuta dagoen azoka baten 25. urteurrena ospatzen. Gogoan izan behar da Zugaztietan eta Trapagaranen nekazaritza-, abeltzaintza- eta artisau-azoka handia egon zitekeela ikusi zuten herritar gutxi batzuen ilusiotik sortu dela azoka hau. Edizioen bidez lortu eta frogatu den bezala. Eskerrik asko, bihotz bihotzez."
Aurten, gainera, Euskal herri-kirol zaleentzat, Inaxio Perurenak egongo. harri-jasotze erakustaldia eskainiko du aterpetxeko patioan 11:30ean. Euskal herri kirolekin jarraituz, Trapagarango Udaleko Kultura eta Kirol Sailak zenbait erakustaldi antolatu ditu, hala nola Emakumezkoen harri-jasotze Open Bizkaia Finala, Emakumezkoen eta gizonezkoen zaku eramate Open Bizkaia Finala; lasto jasotze, ingude jasotze Open Bizkaia Finala eta orga joko erakustaldia.
Beste urte batzuetan ez bezala programaren barruan sartu da Zugaztietako aterpetxearen patioan egingo den bertako produktuen dastaketa:
Ezin dugu ahaztu txikienek ere, Santa Maria Magdalena elizaren arkupean, 12:00etan, haur eta familientzako jarduerez gozatzeko aukera izango dutela: parte hartzeko herri kirolak eta talo tailerra.
Berrikuntza gisa, BBK-k, babesle nagusiak, bi postu jarriko ditu “Zenbat da?” lehiaketa egiteko. Horrela bada, azokara datozenek otzara handi bat eraman ahal izango dute, Bizkaiko baserritarren 40 produkturekin, otzara horren guztizko balioa asmatzen badute edo hartara hurbiltzen badira, zenbatekotik pasatu gabe.
Lehiaketan parte hartu ahal izateko erosketararen bat egin beharko da posturen batean, han ematen den txartela bete eta BBK-k horretarako jarri duen stand-ean utzi.
Garraio publikoa erabiltzea
Udalak, trafikoaren gorabeherak murrizte aldera, gomendatzen du bisitariek garraio publikoan joan daitezela Zugaztietara. Hori dela eta areagotu egingo da funikularraren maiztasuna.