Kultur Gabonak 2024-2025 - Bilboko Gabonetako Kultur Egitaraua

Bilbao 2024(e)ko azaroaren 28(e)tik 2025(e)ko urtarrilaren 4(e)ra
  • Kultur Gabonak 2024-2025 - Bilboko Gabonetako Kultur Egitaraua

Bilboko Udalak KULTUR GABONAK ekimenaren edizio berri bat jarri du abian. Ekimen honen helburua hiriko auzoetara Gabonetara bideratutako aisialdiko eta kulturako programazio anitza hurbiltzea da. Kalitatezko agenda, gehiena doakoa, publiko, gustu eta adin guztientzat diseinatua.

Programa hau hiriko barrutietan kultura-jarduerak deszentralizatzeko ekimenaren barruan kokatzen da. Ekimen horrek kultura- eta aisialdi-eskaintza gero eta auzo gehiagotara iristea sustatzen du, Bilboko 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoak jasotzen duen bezala.

Guztira 81 izango dira KULTUR GABONAKeko kultur ekitaldiak Basurtu, Abando, Otxarkoaga, Atxuri, Ibaiondo, San Inazio, Ibarrekolanda, Santutxu, Castaños, Begoña, Irala, Deustu, Altamira, Zorrotza, San Adrian, Zabala, Indautxu, Rekalde, Solokoetxe, Abusu-Abusu, San Frantzisko, Olabeaga, Txurdinaga, Uretamendi eta Masustegi auzoetan. Barrutietako udal-zentroetan izango dira ikuskizunen zati handi bat. Gainera, hainbat auzotako (Zabala, San Inazio, Abusu-La Peña, Otxarkoaga, Txurdinaga, Altamira, Ibaiondo eta Deustu) hainbat kale eta parketan ere izango dira ikuskizunak, aire zabalean egingo diren jardueretarako.

KULTUR GABONAKen egitaraua azaroaren 28an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan hasiko da Basurtuko Udaltegian, “La ratonera” antzezlanarekin Itxartu Antzerki Taldearen eskutik. Agatha Christiek idatzitako antzezlanaren bertsioa. Historiako antzezlanik ikusiena da.

Bestalde, bi ikuskizun familiarrek itxiko dute agenda urtarrilaren 3an, ostiralean, biak 18:00etan. Olabeagako Udaltegiak "Mugarik gabeko magia" ikuskizuna hartuko du, La maga Eva-ren eskutik. Bere magia zenbaki koloretsuak aurkeztuko ditu eta haurrei parte hartzeko eskatuko die, publikoari magiak mugarik ez duela erakusteko. Beste hitzordua clown-arekin izango da "Desioak" ikuskizunaren bidez, Monda & Lirondaren eskutik, Abandoko Udaltegian. Pailazo bikote honek desio asko ditu eta haurrekin denbora luzea pasatzeko prest etorriko dira eta agian amestutako desiren bat errealitate bihurtu ahal izango da.

Guztira 31 egunetan hainbat generotako ikuskizunak izango dira, hala nola adin desberdinetako ikusleek goza ditzaketen arte eszenikoak (antzerkia, dantza, clowna, zirkua, magia, etab.), musikalak, literaturarekin, gaurkotasunarekin eta zientziarekin lotutako hitzaldiak, topaketak eta ekitaldiak, euskaraz eta gaztelaniaz, non hiriaren tradizioa eta kultura-nortasuna ere ondo presente dauden.

Anitzak eta kalitatezkoak dira antzerkian protagonismo berezia duten arte eszenikoen ikusle gazte eta helduei zuzendutako ikuskizunak (Itxartu Antzerki Taldearen "La ratonera"; Nueve Teatroren "Alguien voló sobre el nido del cuco"; Antzerki laburra "Monólogos de dos", "Corsarios" eta "Un ratito"; Kalamua Antzerki Taldearen "Alas de hierro"; Patxi Pérez eta Belén Cruzen "Una bofetada no es nada"; Ciaren "Reza". Edición Limitada; "Billie", La Pacheca Colectiverena; "El público", Amaira Teatrorena; "Entre flores", La Burla Teatrorena; eta "Calla y come", La cocina taldearena; clown ("Lo que me sale de la concha", Heyoka Clownena), bakarrizketa ziklo bat (Garazi San Martín, "Corazón porque rima con melón", Axlor Riezurena, "Tengo FOMO"; Gurutze Beitiarena, "Yo y mis circunstancias"; Óscar Terolena, "El humor de Óscar Terol", Coria Castillorena, "Los monólogos de Coria" eta inprobisazioak (Mitxel Santamarina, Leire Orbe, Josu Angulo).

Gainera, familiek honako ikuskizun hauetaz goza dezakete: zirkua ("Double Bill", Two Much Circus); magia (Mago Oliver eta "Los inventores"; Magi & Ilusioa, "Azterketa magia"; Edu Magoa eta "Zu zara magoa"; Liuba Magoa eta "Denok dugu magia"; Eva Magoa eta "Mugarik gabeko magia"), antzerkia eta musika (Benetan Be, "Batetik bestera: Kontzertua" lanarekin; paper-antzerkia (Arriera, "Café cantante AMARGURA" lanarekin), antzerkia eta clown-a (Ana Apika eta "Paperezko zirkua"); txotxongiloak (Firette Antzerkia, "Sorgetxe induaren misterioa" lanarekin; eta Pantzart Antzerkia, "korri, kuru, korri," txotxongiloak eta objektu-antzerkia (Coriolis Teatro eta "Trapos"), ipuin kontalariak (Bego Alabazan eta "Gutixago gehiago da") eta clown-ak (Monda & Lironda "Desioak" lanarekin).

Musika ere Kultur Gabonak-en ekitaldi ugariren protagonista da. Besteak beste, Gospel musika kontzertua Bidebarrietako Liburutegian, Goiko Gelaren eskutik, gazte eta helduentzat (abenduaren 20an), hiriko hainbat elizak eta parrokiak hartzen dituzten Eguberrietako abesbatzen kontzertuak publiko guztientzat; Udal Txistulari Bandaren emanaldia Gorka Aginagarekin eta koru ahots batekin; Antonio Forcione & Giorgio Serci (Guitar duo), Soinuak Haisean (Itsasoa laino dago), Cristina Narea (Hego haizea), Ispirit-Lidia Insausti, Lide Hernando eta Noa Egiguen- (Rivers of Babylon) eta Iren Uka & Space Jam Rock taldeen kontzertuak.

EUSKAL KULTURA

Hiriko tradizioa eta kultur nortasuna eta euskal kultura presente daude beste behin Kultur Gabonak 2024 ekimenean. Euskal dantzak (Ibai Arte Dantza Taldearen, Bihotz Alai Dantza Taldearen eta Irutasun Dantzari Taldearen eskutik), erromeriak (Salbatzaile Dantza Taldea, Gaztedi Dantzari Taldea eta Beti Jai Alai Dantzari Taldea) eta kalejirak (Trikitrixa kalejira, Ondalan Erraldoien Konpartsa) kalera irtengo dira bilbotarrek eta egunotan Bilbon dauden adin guztietako bisitarien gozamenerako.

Era berean, programazioak bereziki zaintzen du euskara; izan ere, familientzako proposamenak daude: ipuin kontalariak (Bego Alabazan, "Gutxiago gehiago da"), antzerkia eta musika (Benetan Be, "Batetik Bestera: Kontzertua" lanarekin), magia (Edu Magoa, "Zu zara magoa" lanarekin, Eva Magoa, "Mugarik gabeko magia" lanarekin), txotxongiloak (Pantzart Teatro, "Korri, kuru, korri" lanarekin, Firulete Antzerkia, "Etxe sorginduaren misterioa" lanarekin) eta clowna (Ana Apika, "Paperezko Zirkua", Monda & Lironda, "Desioak" lanarekin). Eta baita ere entzule gazte eta helduentzat inprobisazioak ("Komeryak", Mitxel Santamarina, Leire Orbe eta Josu Angulorekin); topaketak (Bidebarrieta Zientifikoa ziklokoaren gaia "Teknologia kuantikoak: zer da hori?" da eta bertsoak (Miren Amuriza, Aissa Intxausti eta Maite Sarasola bertsolarien eskutik).

Bidebarrietako Liburutegian ere bertsoez gozatzeko aukera izango dugu, zientziak lagunduta oraingoan, "Jakinduriak mundue erreko dau" Bertsozientzian, "Bidebarrieta Zientifikoa" zikloaren barruan. Udal liburutegi honek, Bidebarrieta Kulturgunearen barruantopaketakerrezitaldiak eta egile handien liburuen aurkezpenak ere hartzen ditu egunotan, Kirmen Uribe idazlearena kasu.

bilbao.eus

Laburrean

Non