Omenaldia Walt Whitmani.
Alejandro Pelayo piano-jole eta konpositorearen musika eta literatura irakurria bateratuz, lan honek musikaren eta poesiaren arteko harreman intimoari heltzen dio, hartara Walt Whitman omentzeko.
Walt Whitmanen (1813-1892) jaiotzaren bigarren mendeurrena ospatzen dugu; Estatu Batuetako poesia modernoaren aitatzat jo dezakegu Whitman, batez ere Belar hostoak (Leaves of grass jatorrizkoan) obra nagusiari esker. Whitmanen lanak bidea erakutsi die beste poeta handi batzuei: T. S. Eliot, Borges, Neruda, Lorca...
Antzezleak: Juan Diego Botto, Nur Levi.
Konposizio musikala eta musikaria eszenan: Alejandro Pelayo
Konpainia: La Rota Producciones, Sala Mirador