The Soulers

Eibar 2024(e)ko Azaroak 3
  • The Soulers

The Soulers talde asturiarra Alfonso Castrillok (bateria), Esther Yustek (ahotsa), Sonsoles Rodriguezek (teklatua eta koruak), Gustavo Perezek (gitarra eta koruak), Jose R. Ibañezek (baxua) eta Kiko Floresek (saxoa) osatua da. Sei taldekideok mundu eta estilo profesional desberdinetakoak dira, eta horrek moldakortasun eta eklektikotasun handia ematen dio soulean lotura aurkitzen duen soinuari.

Taldea 2019an jaio zen, eta Oviedo Hiriko XXIII. Rock Lehiaketan parte hartuz egin zuen debuta agertokietan. Hainbat hilabetetan sormen lan handia eginez eta sentsazio onak jaso ondoren, proiektua hazi egin zen eta bere lehen LPa (From Side to Side) (2020) kaleratu zuen, Soul, Jazz eta R & B kutsuz beteriko bederatzi abestiz osatutako albuma.

2022an, izen bereko estudioko bigarren lan bat sortu zen, EP The Soulers. Bertan, neo soul eta funk estiloetara begiratzen duen konposizioaren bilakaera ageri da, homogeneotasun handiagoa eskainiz. Konposizio berri horietan, eragin eta erreferentzia musikalen nahasketa interesgarri bat biltzen da. Beren aurreneko diskoan ageri ziren Ipar Amerikako herri musikaren zantzuak bizirik  mantendu dituzte, eta honenbestez taldea argi definitzen dute.  Azken bi urteetan ziklo eta zirkuitu ugaritan ibili dira penintsula zeharkatuz, agertokiak partekatuz nazioarteko soul / blues eszenako artista eta banda ospetsuekin, hala nola JP Bimeni, Carlton J. Smith, Lehmanns Brothers, Vanessa Collier, Travellin Brothers edo Alexis Evans.

 

 

.eibar.eus/

Laburrean

Non