Afrikaldia 2024 - Afrikar Zinemen Euskal Jaialdia

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko azaroaren 4(e)tik 2024(e)ko azaroaren 11(e)ra
  • Afrikaldia 2024 - Afrikar Zinemen Euskal Jaialdia

Afrikar Zinemen Euskal Jaialdiaren, Afrikaldiaren, laugarren edizioa Vitoria-Gasteizen egingo da azaroaren 4tik 11ra bitarte. Bertan, 21 film eta dokumental proiektatu eta jarduerak antolatuko dituzte. Hitzordua Kultura Bendera eta Africanista Manuel Iradier elkarteek antolatu dute eta Arabako hiriburuan bizi diren afrikarren hamabost kolektibok hartuko dute parte.

21 emaldietatik, 12 atal ofizialean lehiatuko duten 12 proiekzioak (9 film narratibo eta 3 dokumental) Florida zinema-aretoetan egongo dira ikusgai. Besteak Arabako EHUn, Arte eta Ofizioen Eskolan, ID-Arte Euskadiko Arte eta Diseinuko Goi Eskolan eta Mendizabalako Ikus-entzunezkoen Institutuan egingo diren jarduera osagarrietan izango dira ikusgai. Azken edizioak izandako arrakastaren ostean, aurten, gainera, ikus-entzunezko sektoreko profesionalen arteko topaketak egingo dira Montehermoso Kulturunean, eta Kale Heziketako Udal Programarekin batera egingo da lan. 

Jaialdiak iraungo duen aste horretan, Afrikako eta haren diasporako 16 herrialde bilduko dira hainbat jardueraren bidez: Madagaskar, Libia, Kenya, Nigeria, Senegal, Mozambike edo Ginea Bissau, besteak beste. Aurten, gainera, Kamerunek berriro ere protagonismo berezia izango du hango emakumeek fikzioarekin lotuta egindako lana omenduz eta aitortuz. Hala, hango hainbat lan egongo dira ikusgai Gasteizen eta horietako bat izango da ‘Mambar Pierrete’.

Inaugurazio-ekitaldia azaroaren 4an, astelehenean, izango da Europa Biltzar Jauregian eta 2022an Shamira Raphaëlak zuzendutako ‘Shabu’ filma eskainiko dute. Lan horrek Rotterdamen bizi den musikari gazte baten bizitza arakatzen du. Amaiera-jaia toki berean egingo da azaroaren 11n, astelehenean, eta bertan banatuko dituzte epaimahaiaren, soinu-banda onenaren eta publikoaren sariak. Sarrera librea izango da tokia bete arte.

  • Azaroak 4: Inaugurazio Gala Europa Biltzar Jauregian, 19:00etan.
  • Azaroak 5 - 10:
    • Sekzio Ofiziala: Jatorrizko bertsioan, gaztelaniaz eta euskaraz azpititulatutako filmak Florida Zinemetan. Ordutegiak: 17:00, 19:00 (euskaraz), eta 19:30.
    • Paraleloak: Arabako Campusean, IDarten, Mendizabala Ikastetxean, Arte eta Ofizioen Eskolan eta Kale Hezkuntzan.
    • Industria Sekzioa: Simone de Beauvoir Elkarte Etxean.

Programazio osoa eskuragarri: www.afrikaldia.com eta gure sare sozialetan, @afrikaldia.

#aniztasuna

Laburrean

Non