Bertsolari Gazteen BBK Sariketa 2024

Mungia 2024(e)ko azaroaren 4(e)tik 2024(e)ko abenduaren 5(e)ra
  • Bertsolari Gazteen BBK Sariketa 2024

Bertsolari Gazteen BBK Sariketaren 32. edizioa jokatuko da aurten, azaroaren 4an Bilbon hasi eta abenduaren 5ean Zornotzan bukatuta. Tartean lau saio izango dira, Igorren (azaroak 6), Zallan (azaroak 11), Gernika-Lumon (azaroak 18) eta Mungian (azaroak 20). Txapelketako antolatzailea BBK da, eta laguntzaileak Bizkaiko Bertsozale Elkartea eta Bizkaiko Ikastolen Elkartea.

Ohi bezala, lehiaketaren helbururik esanguratsuena "Bizkaiko bertsolari gazteen plazaratzean laguntzea da, bai eta, besteak beste, sei bertso saio antolatuta euskalgintzari eta kulturgintzari ekarpena egitea ere", gaur zikloaren aurkezpenean azaldu dutenez.

Bertsolari Gazteen BBK Sariketa taldean jokatzen den lehiaketa da, hau da, bertsolariek taldeka hartzen dute parte. Taldeak bi multzotan banatuko dira: Gaztetxoak (A), 18 urte arteko gazteentzat, eta Nagusiak (B), 18 eta 25 urte artekoentzat. A mailakoek, orain arte moduan, hirukoteak osatuko dituzte, eta B mailakoetan aldaketa egongo da eta bikoteka hartuko dute parte.

eitb.eus

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2024(e)ko azaroaren 4(e)tik 2024(e)ko abenduaren 5(e)ra
  • LekuaBilbo, Amorebieta-Etxano, Igorre, Zalla, Gernika-Lumo eta
    Mungia

Non