Tartalo 2024, Fantasiazkoaren Astea Arteetan nazioarteko ekitaldiaren bigarren edizioa, Gasteizen egingo dute, azaroaren 4 eta 10era. Guztira, 70 ekintzatik gora izango dira arabar hiriburuan zehar banatutako agertoki ezberdinetan.
Atxaga, Jaio, Aparicio eta Merino idazle laukoteak hasiera emango dion Fantasiazkoaren Astea Arteetan nazioarteko ekitaldi honetatik 70 hizlari eta 150 artista nazional eta internazional pasatuko dira, sona handikoak hauetako batzuk, hala nola Jan Carson eta Sheila Armstrong irlandarrak, Javier Pérez Campos eta Israel Espino kazetariak, edo Paul Urkijo arabarra besteak beste. Ekitaldiari amaiera ezinobea emango zaio Igor Yebraren eskutik, zeinak “Tartalo 2024 Ohorezko Saria” jasoko duen amaiera ekitaldian bere ibilbide profesionalaren omenez.
Tartaloren datuak
70 ekintza, 150 artista eta 70 hizlari dira ekitaldi honen zenbaki itzelak, zeinak, gainera, bere jarduera 8 egoitzetara zabalduko duen: Letren Fakultatea (Euskal Herriko Unibertsitatea), Montehermoso Kulturunea, Ignacio Aldeko Kultura Etxea, Gasteizeko UNED Ikastetxe Elkartua, BIBAT Museoa, Artium Museoa, Jimmy Jazz Aretoa eta Jesús Guridi Musika Kontserbatorioa.