Getxoko Bigarren Eskuko 18. Liburu Azoka Solidarioa
Azaroaren 5etik 10era Bigarren Eskuko Liburu Azokaren 18. ekitaldia izango da Getxon. Ekimena Udal Liburutegi Zerbitzuak antolatuta dago udaleko Garapenerako Lankidetza arloarekin elkarlanean. Aurten, azoka Romo Kultur Etxean izango da eta bildutako dirua proiektu solidario batean erabiliko da. Azokaren ordutegia honako hau izango da: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara (igandean, hilak 14, goizez irekiko da soilik).
Bost egunez, bisitariek hainbat gaitako liburuak erosteko aukera izango dute. Salgai jarriko diren liburuak partikularrek liburutegiei emandakoak dira. Guztira, 17.000 liburu baino gehiago egongo dira salgai.
Salmenta prezioak sinbolikoak izango dira: liburuek, euro bana balioko dute; aldizkariek eta koadernotxoek, euro bat hiru aleko, eta entziklopediek, ale kopuruaren arabera. Halaber, igandean deskontuak egingo dira liburu-sortak erostean.