Euskal dantzaren argazki-erakusketa bat aurkeztuko dute, ikuspegi berriztatua eskaintzen duena, arte bisualen, plastikoen, eszenikoen eta koreografikoen topaketa gisa planteatua. Erakusketa honek dantzaren lengoaiaren ikonografia eta poetika gerturatzen ditu, eta barnera begiratzen duen autosabotaje iragankor bihurtzen.
Metafora mestizoak, zatikatuak eta osatu gabeak, Roland Barthes semiologoak argazkiaren natura aztoragarriari buruz idatzitakora hurbiltzen direnak: «Unea iritsitakoan, senak jakin behar du jakintza akabatzen».
Erakusketa honetan bildutako lanak emozioa eta arrazoia konektatzea du xede, pultsio animiko bilaka litezkeen ikonoen bidez, argazkilaritzaren konplizitatea bidelagun bakar dutela. Gauaren aurreko babesleku bitxi, non dantzak ondo pentsatutako isiltasuna sortzen baitu.
Komisariotza: Claudia Erentxun
Diseinua: Claudia Erentxun
Koreografiak: Faustino Aranzabal
Argazkiak: Juan Carlos Ruiz, Mikel Zubillaga, José Usoz, Iosu Otaegui
Muntaia: Miguel Baquero
Antolatzailea: Kresala Dantza Taldea, Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU
Laguntza: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala