Emakume batzuek “maistra handi” bezala bete zuten papera aldarrikatzea eta haien lana modu berezian nabarmendu izanaren arrazoiak aztertzea helburu duen ikastaroa. Artearen historiaren tradizioan “maisu handi” adierazpidea erabili izan da beren birtuosismo artistikoagatik gailendu izan diren gizonezko sortzaileez mintzatzeko, eta izendapen horretatik hartua da, hain zuzen ere, ikastaro honen izenburua.
Saioak Susana Blas Brunelek emango ditu —arte garaikidearen historialaria eta artean eta feminismoan aditua—, eta Ikusezinak izatetik protagonista izatera: ezagutu beharreko XX. eta XXI. mendeetako emakume artistak izeneko online ikastaroaren osagarri dira.
Ikasiko dena:
Egitaraua:
Espiritismoa, antroposofia, erradiestesia eta taoismoa bezalako mugimenduei lotutako artista batzuk eta tokiari eta ingurune naturalari lotutako beste batzuk.
Beren idealak defendatzeko nahiz salaketa-ekintza gisa konpromiso politikoa eta ideologikoa hartu zuten zenbait emakume artistaren lana aztertuko da modulu honetan.
Euren obra eta sormen-prozesua energiaren eta informazioaren (izan intelektuala, telurikoa, teatrala edo mentala) etengabeko zirkulazioan oinarritzen duten artistei buruzkoa izango da modulu hau.
Erronka edo inposizio sozialei berdintasunetik, konfrontaziotik edo fintasunetik aurre egiten dioten emakume artisten lana aztertuko duen modulua.