William Blakek Clevelandeko kontulari postua utzi eta Machinen lan egitea erabaki du, AEBko mendebaldeko hiri industrial babesgabe batean. Bertara iristen denean, lantegiaren jabeak beste pertsona bat kontratatu du dagoeneko. Tiroketa batean gizon bat hil ondoren, Blakek ihes egin beharko du, hiru sari-ehiztari atzetik dituela. Jim Jarmuschek 1995ean egin zuen sarraldia westernaren mundura, Neil Youngen musikak lagunduta.