Guztiok atzeratu dugu zerbait noizbait, baina zergatik egiten dugun galdetu diogu geure buruari?
Bururatzen zaigun lehenengo arrazoia alferkeriagatik egiten dugula bada ere, badira atzeratzeko orduan pisu handiagoa duten arrazoiak, egun asko esaten den moduan “geroagotzea” hain zuzen ere.
Hitzaldi honekin geroagotzea zer den ulertzen saiatuko gara, horretara zerk eramaten gaituen ikusiz eta nola saihestu dezakegun ezagutuz. Izan ere, orain ez egitea hobe dela uste dugun arren, jarrera honekin geure buruari kalte gehiago egiten ari baikara.