2024ko azaroaren 7an eta 8an "Contigo no bitxo" arte garaikidearen kontserbazioari −sorkuntzaren, artearen merkatuaren eta erakundearen ikuspegitik− buruzko jardunaldien laugarren edizioa egingo da BilbaoArten.
Sarrera librea izango da, formulario honetan izena emanda.
"Contigo no bitxo" arte garaikideko hutsune batetik abiatuta sortutako ekimena da. Arte garaikidearen kontserbazioa sektore horretako profesionalen ikuspegitik landu izan da beti. Jardunaldi horien helburua ikuspegia aldatzea da, problematika sormen artistikoaren hizkuntzatik transmititzeko artisten eta beste profesional batzuen bitartez, aurrez ezarritako aurreiritziak hautsiz.
BilbaoArtek, euskal artearen panoraman funtsezkotzat jotzen denak gorabidean dauden artisten ikusgarritasuna eta prestakuntza bultzatzen dituelako, sorkuntzaren, artearen merkatuaren eta erakundearen ikuspegitik elkarrizketa batzuk proposatzen ditu.
Proposamena zabalik dago arte eta kontserbazio arloko profesionalentzat zein gradu, master eta doktoregoko ikasleentzat.