"Emakumeen aurkako indarkeriaren fenomenoa Hego Euskal Herrian"

Online 2024(e)ko azaroaren 7(e)tik 2024(e)ko abenduaren 19(e)ra
  • "Emakumeen aurkako indarkeriaren fenomenoa Hego Euskal Herrian"

Ikastaroa UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak antolatzen du, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.

Ikastaroa guztiz doako da eta euskaraz ematen da.

Ane Fadrique BlancoIrungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko epailea, ikastaroaren irakaslea izango da.

FORMAKUNTZAREN AURKEZPENA

Honako ikastaro honek egungo gizarte-sisteman emakumeen aurkako indarkeriaren fenomenoa aztertzea du helburu, ikuspuntu global eta transbertsal batetik. Fenomenoa ikertzeaz gain, emakumearen aurkako indarkeria mota eta jokabide desberdinak jorratuko dira, besteak beste, genero-indarkeria, biolentzia sexuala, biolentzia obstetrikoa, etab.

Horretarako, instituzioetatik eman den erantzuna aztertuko da, aurrera eraman diren lege eta politikei erreparatuz, baita botere judizialaren erantzunari ere, zuzenbideko oinarrizko kontzeptuak ikasiz. Hain zuzen ere, Epaitegietako egungo zereginari erreparatuko diogu, emakume batek salaketa jartzea erabakitzen duenetik ahozko epaiketara arte igaro behar duen ibilbidea azalduz. Eta bereziki, Babes Aginduaren kautelazko neurriaz hitz egingo da, urruntzea eta komunikazio debekua zertan datzan azalduz.

Horretaz gain, fenomeno sozialaren prebentzioa eta esku-hartzeaz mintzatuko gara, zigor zuzenbideaz haratago, atentzio eta babesteko ezinbesteko betebeharra modu zabalean ikertuz, eremu sozialean duen eragina ahaztu gabe.

IKASTAROAREN HELBURUAK

  • Existitzen diren emakumeen aurkako indarkeria mota desberdinez jabetzea eta horiek guztiak aztertzea.
  • Gaiari buruz onartu diren legeak eta ekimenak ezagutzea, zuzenbideko oinarrizko kontzeptuak ulertuz.
  • Ibilbide judiziala zertan datzan ulertzea: Babes Aginduaren garrantziaz jabetuz.
  • Fenomeno honen helburuei buruz hausnartzea modu zabalean.

HARTZAILEAK

Ikastaro hau emakumeen aurkako indarkeriaren fenomenoari buruzko ezagutzak eskuratu nahi duen orori zuzenduta dago. Beraz, ez da ezagutza espezifikorik behar, erronka ikuspuntu global eta transbertsal bat heltzea den heinetik.

METODOLOGIA

Ikastaroak 15 ordu izango ditu. Batetik, 5 saio online egingo dira, eta bakoitzak 150 minutuko iraupena izango du. Saio bakoitzaren amaieran, etxean landu beharreko ariketa praktiko edo test bat luzatuko zaie ikasleei. Saio bakoitzean proposatutako etxekolanak, hurrengo saioa baino lehenago bidaliko dira (ikastaroaren plataforma erabiliz), eta irakasleak ebaluatu egingo ditu. Lan horietako bakoitza egiteko 30 minutuko dedikazioa aurreikusten da. Ikastaroaren azalpenak online bidezko zuzeneko bideokonferentzien, aurkezpenen eta ikus-entzunezko euskarrien bidez emango dira.

Ikastaroaren izaera dela eta, nahitaezkoa da online saioetan zuzenean aritzea. Nolanahi ere, kasuren batean hori ezinezkoa dela frogatzen bada, ikastaroaren martxa grabazioaren bidez jarraitu ahal izango da.

EGUTEGIA

Iraupena: 15 ordu (12,5 ordu online aurrez aurre eta 2,5 ordu ikasgela birtualetik kanpo).

Datak: Ostegunetan. Azaroak 7-14-28 / Abenduak 5-19.

Ordutegia: 17:00-19:30

 


Laburrean