Lau denboraldiko ibilbide oparoaren ostean, platoa utzi eta oholtzarako saltoa egingo dute Ainhoa Vitoria, Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitiak. Jendaurrean egingo dute ordubeteko saioa, Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta Bartzelonan.
Saio bakoitzeko, gonbidatu bana igaroko da ‘Yoko Ona’tik. Solasaldiaz gain, zuzenean joko dute, bertaratzen direnentzat akustiko esklusiboa eskainiz. Solasaldia osorik izango da ikusgai, nahieran, Gaztearen YouTubeko kanalean. Irudirik gabe entzun nahi duenak ere izango du aukera, EITB Podkasten.
J Martinako Ane eta Kattalinekin, Gasteizen, azaroaren 28an
Arabar hiriburuko Jimmy Jazz aretoan izango da hitzordua, azaroaren 28an. Bertan hartuko dituzte J Martina taldeko Ane eta Kattalin Barcena, Negu Gorri biran erabat murgilduta daudela.
Euskal eszena garaikidearen ikono bihurtu diren bizkaitar musikariak etorkizunera begira jarriko dituzte ‘Yoko Ona’n, zahartzearen inguruko hausnarketaren bitartez. Noiz sentitu genuen zuten aldiz zahartzeko beldurra? Nola zahartzen dira musikariak? Beldurra ote diote zahartzen jakiteari? Imajinatu ditzakegu sartzeko modu berriak? Galdera hauei eta beste askori erantzuten saiatuko dira gonbidatuak, baita saioko kideak ere.
Aipatutako bost saioak doakoak izango dira. Beraz, hitzorduaren egunean bertan, gerturatu goiz aretora eta hartu zure aulkia. Zuzenekoen ordutegiak saioak hurbildu ahala iragarriko dituzte, ‘Yoko Ona’ren sareetan.
Saio guztietako edukiak, zuzeneko musika emankizuna kenduta, Gazteako YouTubeko kanalean izango dira ikusgai.