"Yoko Ona": Olaia Inziarte (Bilbo - Azaroak 7)

Bilbao 2024(e)ko Azaroak 7
  • "Yoko Ona": Olaia Inziarte (Bilbo - Azaroak 7)

Lau denboraldiko ibilbide oparoaren ostean, platoa utzi eta oholtzarako saltoa egingo dute Ainhoa Vitoria, Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitiak, "Yoko Ona"ren formatu berrian. Jendaurrean egingo dute ordubeteko saioa, Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta Bartzelonan. Saio bakoitzeko, gonbidatu bana igaroko izango da eta, solasaldiaz gain, zuzenean joko dute. Bertaratutakoentzat akustiko esklusiboa izango da.

Urriaren 23an (asteazkena) estreinatuko dute zuzenekoen bira, Iruñeko Laba aretoan, IZAROrekin. Bertan, IZARO musikariak aurrean dituen erronka handiak jorratu eta Izaro Andres Zelaietaren amets, erreferente eta pentsamenduak izango dituzte hizpide. Bilboko La Ribera tabernan hartuko dute Olaia Inziarte musikari nafarra, azaroaren 7an; eta Ainhoa Marzol Interneten aditua eta Judit Neddermann musikari kataluniarra izango dira gonbidatuak Bartzelonako Euskal Etxean, azaroaren 23an. Arabako hiriburuan Jimmy Jazz aretoan izango da hitzordua, azaroaren 28an. Bertan izango dira J Martina taldeko Ane eta Kattalin Barcena. Azkenik, Donostian egingo dute hitzorduan Euskoprincess eta SÜNErekin, zehazki Tabakalerako Kutxa Fundazioa Klubean abenduaren 26an.

Sarrera doakoa eta librea da saio guztietan, aforoa bete arte.Hitzordu guztietako edukiak, zuzeneko musika emankizuna kenduta, Gazteako YouTubeko kanalean izango dira ikusgai. Irudirik gabe entzun nahi duenak ere izango du aukera, EITBPodkasten.

 

 

EITB

Laburrean

Non